'Take Me' singlea aurkeztu du Urtzi Azkuek

Maxixatzen.eus 2020ko mai. 21a, 11:58

ÜR izeneko musika proiektuaren baitan ezagutarazi du bigarren singlea.

Urtzi Azkue Azkoitiko bizilagunak ÜR musika proiektua kaleratu berri du. Maiatz hasieran Amaigabeko trena izeneko lehen singlea aurkeztu zuen, eta orain, bigarrena aurkeztu du: Take Me.

Bakarkako beste proiektu batzuetan ere parte hartu izan du Azkuek, baina Funkdamental bezalako taldeko kide ere izan da. Orain, ÜR izeneko proiektua jarri du martxan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide