Madariagan gertatutako lan istripua salatu dute hainbat herritarrek

Maxixatzen.eus 2020ko mai. 21a, 09:19
(Argazkia: Krisiaren Seme-Alabak Sare Sozialista)

Asteartean jazo zen ezbeherra. 51 urteko gizon bat lau metroko garaierako poste batetik erori zen, eta larri zauritu zen. Gertatutakoa gaitzesteko, elkarretaratzea egin zuten atzo.

Asteartean, lan istripu larria jazo zen Madariaga auzoan. 51 urteko gizon bat lau metroko garaierako poste batetik erori zen, klabe bat jartzen ari zela. Buruan hartu zuen kolpea, eta helikopteroan larri eraman behar izan zuten erietxera. Atzo, Lan istripuen aurrean, klase elkartasuna eta Kapitala hiltzailea lelopean, lan istripu hori salatzeko elkarretaratzea egin zuten hainbat herritarrek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide