Zailtasun ekonomikoak dituzten herritarrei laguntzeko neurriak iragarri ditu Gipuzkoako Ur Kontsortzioak

Uraren fakturak ordaintzeko erraztasunak emango dituela eta alarma egoerak irauten duen bitartean ur mozketarik ez duela egingo jakinarazi du erakundeak.

COVID-19ak eragindako krisialdiaren ondorioz, asko dira aurrera egiteko zailtasun ekonomikoak dituzten herritarrak, autonomoak eta enpresak, eta horiei laguntzeko hainbat neurri hartu ditu Gipuzkoako Ur Kontsortzioak. Fakturak ordaintzeko erraztasunak emango dituela eta ur honidura bermatuko duela iragarri du erakundeak, alarma egoerak irauten duen artean mozketarik ez duelako egingo.

Honako hauek dira kontsortzioak hartu dituen neurriak:

  • Fakturen ordainketa egiteko borondatezko epea abenduaren 31ra arte luzatuko du.
  • Ordainketak zatika eta errekargurik eta interesik gabe egiteko erraztasunak emango ditu.
  • Alarma egoerak irauten duen bitartean, ez du ur mozketarik egingo ordainketa ezagatik.
  • Itxita egon diren komertzio eta ostalaritzako negozioek ez dute tarte finkorik ordaindu beharko bigarren hiruhilekoari dagokion fakturan.

Neurri horien inguruan informazio gehiago nahi duten herritarrek 902-30 22 22 eta 943-31 86 02 telefono zenbakietara dei dezakete edo www.gipuzkoakour.eus atarian kontsulta egin.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide