Azken orduetan ez dute COVID-19 positibo berririk atzeman Gipuzkoan

Maxixatzen.eus 2020ko mai. 19a, 14:34

Datu ofizialen arabera, 18.896 positibo hauteman dituzte kontaketa hasi zutenetik, eta horietatik %86,2ak jaso du senda-agiria.

Eusko Jaurlaritzak gaur eguerdian jakinarazitako datuen arabera, Araba, Bizkaian eta Gipuzkoan hamabost koronabirus kasu berri atzeman dituzte azken orduetan, hiru kasu berri Araban eta hamabi Bizkaian, baina Gipuzkoan ez dute kutsatu berririk zenbatu. Atzo 5.276 proba egin zituzten: horietatik 2.859 PCRak ziren, eta 2.417, test azkarrak.

Datu ofizialen arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 18.896 positibo hauteman dituzte kontaketa hasi zutenetik, eta horietatik %86,2ak jaso du senda-agiria; azken orduetan 43 lagunek.

Hildakoei dagokionean, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan koronabirusagatik hildakoak 1.470 izan dira pandemia hasi zenetik; horietatik hiru azken orduetan hil dira.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide