Herrian egiten diren udalekuak, bertan behera

Maxixatzen.eus 2020ko mai. 19a, 13:04
Iazko udalekuetako irudi bat.

Bertan behera gelditu dira Alai Batzak eta Azkoitiko Udalak antolatzen dituzten udalekuak. Aurten, beraz, ez da udalekurik izango herrian.

Udalaren Gazteria Sailak eta Alai Batza aisialdi elkarteak haur eta gaztetxoentzat urtero antolatu ohi dituzten udalekuak bertan behera gelditu dira. Udalak uste du ez direla "baldintza egokiak" ematen udalekuak egiteko, eta azaldu du "lehentasuna" une honetan "osasuna eta segurtasuna" direla.

Udaz Blai programaren baitan lau udaleku ziren antolatzekoak: Uztaila Jolasean HH3 eta LH6 artekoentzat, Praka Motxakin 10-12 urte bitartekoentzat, Artx@bentura 13-16 urte bitartekoentzat eta Robotika, uztailean, LH3-LH6 eta DBH1-DBH4 maila artekoentzat. Udalaren esanetan, ordea, COVID-19ak "ez du ahalbidetzen udalekuak aurrera eramatea". Gipuzkoako Foru Aldundiak ere ez du aurtengo udan udalekurik antolatuko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide