Madariaga-Berri baserrikoa

Juan Mari Aranbarri: "Jaiero, erromeri ikaragarriak egiten ziren Madariagan"

Maxixatzen.eus 2020ko mai. 18a, 17:29

Juan Mari Aranbarri Etxanizek (Azkoitia, Madariaga, 1930) txikitako gerra garaiko oroitzapenak eta gaztaroko Madariagako erromeriak eta sanisidroak ekarri ditu gogora.

Juan Mari Aranbarri Etxaniz izatez Madariagako Madariaga Berri baserrikoa da, eta irailean 90 urte beteko ditu. Ezkondu zenetik Mendaroko Atxuri baserrian bizi da. Baserri hori Mendaroko lurretan dago, baina ataria Azkoitia da. Atxurikoak Madariagakoak sentitzen dira, eta bizimodua Azkoitian egiten dutela diote. San Isidro egunez elkartu da Maxixatzen Aranbarrirekin, eta hark txikitako oroitzapenak eta Madariagako erromeri jendetsuak ekarri ditu gogora.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide