Zakelmari

Miren Gisasolak irabazi du apirileko Zakelmari zozketa

Maxixatzen.eus 2020ko mai. 18a, 13:15

Asmatzaile guztien artean zozketa egin ostean, Gisasolak irabazi du apirileko Zakelmari zozketaren saria.

Apirileko Maxixatzen aldizkarian Zakelmari non ezkutatuta zegoen asmatu behar zen: 13. orrialdean zegoen ezkutatuta. Maxixatzeneko bazkide guztien artean zozketa egin ondoren, Miren Gisasola bazkideak irabazi du Ogi Berri okindegiaren zortzi lagunentzako tarta.

Datorren hilean, Herrixen elkartearen 50 euroko txekea zozkatuko du Maxixatzenek Zakelmari aurkitzen dutenen artean. Bidali erantzuna maiatzaren 20a baino lehen, Kultur Etxeko postontzira edo maxixatzen@maxixatzen.eus helbide elektronikora.

Egin zaitez Maxixatzeneko bazkide!

Maxixatzeneko bazkide egin zaitezke urtean 25 euro ordainduta. Horrekin, herriko euskarazko proiektua hauspotuko duzu. Eguneko informazioa izango duzu sarean eskuragarri, eta Maxixatzen aldizkaria jasoko duzu hilero. Era berean, Maxixatzenen zozketetan parte hartzeko aukera ere izango duzu. Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide