Xabier Alberdi musika jartzailea balkoietatik zoriondu dute auzokideek

Maxixatzen.eus 2020ko mai. 16a, 19:19
Xabier Alberdi.

Santa Klarako bizilagunek puxikaz eta pankartaz bete dituzte balkoiak gaur, Xabier Alberdi disko jartzaile azkoitiarra zoriontzeko, bere 32. urtebetetzean. Izan ere, konfinamenduan zehar hainbat egunetan musika jartzen aritu da bere etxeko terrazatik, eta bizilagunek ahalegin hori modu berezian eskertu nahi izan diote.

Xabier Alberdi (Azkoitia, 1988) disko jartzailea Santa Klarako bizilagunak alaitzen aritu da egunotan. Konfinamendua arindu arte ordu erdiko saioa eskaintzen zuen hutsik egin gabe, ostegunetik igandera. Trukean, bizilagunek balkoiak apainduta, Kaxianoren Zorionak kanta jarrita eta irrintzi batekin lagunduta zoriondu dute gaur arratsaldean azkoitiarra. Horrez gain, hainbat produktuz osatutako otarra bat ere oparitu diote. 

"Emaztearen eta auzokideen artean antolatu dute nik ezer jakin gabe, eta ezusteko handia hartu dut; ez nuen halakorik espero! Asko gustatu zait, eta oso eskertuta nago guztiei", azaldu dio Alberdik Maxixatzeni. 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide