Nazioarteko bigarren aikido ikastaroa, bertan behera

Maxixatzen.eus 2020ko mai. 14a, 13:27

Uztailaren 4an eta 5ean ziren egitekoa nazioarteko aikido ikastaroa, Elkargunean.

Azkoitian uztailean zen izatekoa nazioarteko bigarren aikido ikastaroa, baina egungo egoerak horrela behartuta, bertan behera utzi dute. Uztailaren 4an eta 5ean egin behar zuten nazioarteko ikastaroa, Elkargunean. Oraingoz antolatzaileek ez dute ikastaroari buruzko informazio gehiago helarazi.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide