Itxaso Alberdiren ahotsa eta piano doinuak, gaur #EtxetikMundura

Gazte azkoitiarrak Ken Zazpi musika taldearen abesti bat eskainiko du #EtxetikMundura egitasmoaren barruan, eta ikusgai izango da Maxixatzen.eus-en 20:00etatik aurrera. 

Itxaso Alberdi gazte azkoitiarrak abesti bat eskainiko du gaur, asteartea, piano doinuz lagunduta #EtxetikMundura egitasmoaren barruan. Alberdik Ken Zazpi taldearen Haizea abestia aukeratu du, eta haren bideoa ikusgai izango da 20:00etatik aurrera Maxixatzen.eus-en. 

Koronabirusaren eraginez hartu zuen UKTk #EtxetikMundura egitasmoa martxan jartzeko erabakia; izan ere, bertan behera utzita daude kultur emanaldi eta saioak. Sortzaileen jarduna etxeetara irits daitekeelakoan, bideo bidezko formatuak erabiltzea erabaki du UKTk, sorkuntza herritarren etxeetara eramateko asmoz.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide