Terrazak, zabalik berriz ere

Asko izan dira terrazen irekieraren zain egon diren herritarrak, eta gaurtik aurrera ordutegi mugarik gabe 23:00etara arte terrazetan egoteko aukera egongo da. Halere, terraza guztiak ez dituzte ireki herrian.

Gaur, maiatzak 1, sartu da Hego Euskal Herria lehen fasean, eta tabernen eta jatetxeen terraza irekiera izan da berrikuntzetako bat. Martxoaren 14tik itxita izan dira horiek. Establezimenduek terrazak ohiko edukieraren erdian zabaldu ahal izan dituzte bakarrik, eta gainera, mahaien artean bi metroko tartea utzi behar izan dute. Dena den, asko dira oraingoz ez zabaltzea erabaki duten ostalaritza guneak ere.

Neurriak neurri, jende dezente ikusi da Azkoitiko terrazetan. Eguraldia ilun esnatu da gaur, baina herritarrek goiz parteko aterruneak baliatu dituzte eserialdiak egiteko. Gehienez, mahai bakoitzean hamar lagun elkartu daitezke, eta 23:00etara arte egon ahal izango da horietan, ordutegi mugarik gabe. Elkarte gastronomikoek, bien bitartean, itxita jarraitu beharko dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide