Udaleku irekietarako izen ematea maiatzaren 18an zabalduko da

Maxixatzen.eus 2020ko mai. 11a, 11:14

Udaz Blai programaren baitan, lau udaleku egingo dira adin ezberdinetako haur eta gaztetxoentzat; betiere, COVID-19aren eboluzioak uzten badu.

Maiatzaren 18an, datorren astelehenean, irekiko dute Udalaren Gazteria Sailak eta Alai Batza aisialdi elkarteak elkarlanean antolaturiko udalekuetarako izen ematea. Udalak azaldu duenez, COVID-19aren eboluzioak uzten badu, Udaz Blai programaren baitan lau udaleku egingo dira adin ezberdinetako haur eta gaztetxoentzat: Uztaila Jolasean HH3 eta LH6 artekoentzat, Praka Motxakin 10-12 urte bitartekoentzat, Artx@bentura 13-16 urte bitartekoentzat eta Robotika, uztailean, LH3-LH6 eta DBH1-DBH4 maila artekoentzat.

Izen ematea online egin beharko da www.alaibatza.com eta www.gazteriazkoitia.eus web orrietan. Online egiteko aukerarik ez duenak, telefonoz egin dezake. Honako hauek dira zenbakiak eta helbide elektronikoak:

Alai Batza: 623 180 388 – uztailajolasean@alaibatza.com

Gazteria Zerbitzua:  943 02 60 27 – gazteinfo@gazteriazkoitia.eus

Bulegoa zabalik egongo da astelehenetik ostegunera 16:30etik 20:00etara eta ostiraletan 09:30etik 12:30era eta 16:30etik 19:30era.

Udalekuei buruzko informazio guztia lotura honetan aurkituko duzue

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide