HARA! Anaitasunaren igoera ospatzen hasi dira herritarrak

Maxixatzen.eus 2020ko mai. 10a, 12:50

Asko izan dira etxeko balkoietan kolore gorriko zerbait jarritakoak. Santa Klara kalean, berriz, ereserkia jarri dute.

Ostiralean jakin zuen Anaitasuna futbol taldeak gizonezkoen lehen taldea Espainiako Hirugarren Mailara igoko zela, eta zaleak eta herritarrak hasi dira beren etxeetako balkoietan eta leihoetan kolore gorriko zapiak, bufandak zein kamisetak jartzen.

Errebalean, esaterako, Anaitasunaren aldeko igoera ospatu dute gaur, igandea. Xabier Alberdik klubaren ereserkia ozen jarri du bozgorailuetatik eta inguruetako bizilagunek txalo artean erantzun diote musika jartzaileari. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide