Elkargunean egingo dute bihar ere odol ateraldia

Maxixatzen.eus 2020ko mai. 10a, 10:52
Odol ateraldia odol emaileen elkartean, itxialdian sartu aurretik.

Bihar astelehena, goizez eta arratsaldez egingo dituzte odol ateraldiak, Elkargunean. 110 herritar daude odola ematera deituta.

Bihar ere, eta ohiko egoerara iritsi arte, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan egingo dituzte odol ateraldiak. Bihar, gainera, goizez eta arratsaldez egingo dituzte ateraldiak. Goizean, 10:00etatik 12:30era egongo da Elkarguneko aretoa zabalik, eta arratsaldean, 17:00etatik 21:00etara.

Odola atera behar duten herritarrek hartuta dute dagoeneko biharko hitzordua; herritar batetik bestera hiru minutuko tartea egongo da. Pilaketak-eta ekiditeko hartu dute neurria. Elkarguneko aretorako sarreran, gainera, odola atera behar duen bakoitzari maskara eta eskularriak emango dizkiote. Ohatilak edo esku-oheak ohi baino gutxiago ari dira jartzen konfinamendu garaian, odol ateraldia egindako bakoitzean garbitu egin behar izaten baitituzte. 

110 laguni eman diete hitzordua biharko; 40 lagun joango dira goizean, eta 70 arratsaldean. Odola eman nahi duenak eta hitzordurik ez duenak, berriz, 610 112 145 telefono zenbakira deitu beharko du. Azkoitiko herria egoera berriari "dotore" erantzuten ari zaiola azaldu dute Azkoitiko odol emaile elkartekoek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide