Itxialdiko uneak abestutako bideoan bildu dituzte Baztarrikaldeko bizilagunek

Maxixatzen.eus 2020ko mai. 9a, 09:49

Baztarrikaldean adin guztietako auzotarrek parte hartu dute antolatutako festetan, eta hori argi ikusten da bideoan.

Ez litzateke inor harrituko Baztarrikaldea itxialdian gehien mugitu den auzoa izan dela esanez gero; izan ere hamaika ekintza egin dituzte auzoan. Horiek jasota gelditzea nahi izan dute auzotarrek, eta horregatik abestutako bideoa egin dute auzotar askoren irudiekin. Hemendik at taldearen Orain abestiaren bertsioa abestuz, hainbat irudi tartekatu dituzte bideoan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide