HARA! 'Um blem ble' eginez ospatu du Super Amara Bera Berak liga txapelketa

Maxixatzen.eus 2020ko mai. 7a, 09:47

Guerreras Iberdrola eskubaloi txapelketako lehena zen sailkapenean talde donostiarra, eta ondorioz, liga txapelketa irabazi du. Azkoitian asmatutako brindisa hainbat bazterretan egin dute.

Super Amara Bera Bera eskubaloi taldeko jokalariek 'Um blem ble' eginez ospatu dute liga txapelketa. Besteak beste, Donostian, Zarautzen, Pasaian, Lezon, Errenterian, Ermuan, Madrilen, Bartzelonan, Zamoran eta Brasilen egin dute Koldo Alkorta Tili azkoitiarrak 1974an asmatutako brindisa.

Espainiako Eskubaloi Federazioako Aholku Batzordeak telematikoki astelehenean erabaki zuen Guerreras Iberdrola Ligari buruzko azken erabaki, eta ondorioz Super Amara Bera Bera talde donostiarra liga txapeldun izendatu dute, liga amaitzeko sei jardunaldien faltan; partidarik galdu gabe zegoen liderra.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide