Ostiralean amaituko da Herrixenek antolatutako marrazki lehiaketako marrazkiak bozkatzeko epea

Maxixatzen.eus 2020ko mai. 7a, 09:22

Bihar, ostirala, 12:00etan itxiko da botoa emateko epea.

Guztira 20 marrazki jaso ditu Herrixen merkatari elkarteak Gure superheroiak marrazki lehiaketarako. Jasotako marraziak Herrixen merkatari elkartearen Facebook orrialdean daude eskegita modu anonimoan, eta 'Atsegin dut' botoiaren bidez marrazki gustukoenak aukeratu ahal izango dituzte erabiltzaileek.

Bihar, ostirala, 12:00etan 'Atsegin dut' gehien dituzten marrazkiak izango dira saridunak: maila bakoitzeko irabazleak—3-5 urte bitarteko haurrak, 6-9 urte bitartekoak eta 10-12 urte bitartekoak— 100 euroko bonu bat irabaziko du. Aldi berean, Facebookeko botoa ematen duten erabiltzaile guztien artean 50 euroko opari txartel bat zozkatuko dute. Erosketa bonu hori, Herrixen elkarteko saltokietan erabili ahal izango da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide