'Gorabeherak' (3): Jon Idigoras

Maxixatzen.eus 2020ko mai. 8a, 09:26

Umorearekin, zerura edo infernura. Gorabeherak kapitulu laburrez osaturiko websail bat da, Ttap aldizkari digitalerako ekoiztua eta Maxixatzen.eus-en ere jarraitu ahal izango duzuna. Atal bakoitzean, hildako pertsonaia ezagunak zerura edo infernura eramango ditu igogailuan Ramon igogailuzainak. Jon Idigoras da hirugarren ataleko protagonista.

Kepa Errasti eta Nerea Arriola dira aktoreak, eta websaila egiteko Tabakalerako 2deo Laborategiaren eta Bertako igogailuak enpresaren laguntza izan dute Ttap-eko kideek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide