Azkoitia "berriz pizteko" deia egin du Herrixen merkatari elkarteak

Maxixatzen.eus 2020ko mai. 6a, 16:57

Herriko hainbat saltokiren eta kaleen irudiak uztartu ditu elkarteak bideoan. Aldarrikapen mezuak ere zabaldu dituzte.

Herrixen merkatari elkarteak bideoa egin du, herriko dendek bizi duten egoera zein den azaltzeko eta beste hainbat aldarrikapen egiteko. Itxitako hainbat saltokiren eta kale hutsen bideoak tartekatu dituzte, eta Azkoitia "berriz pizteko" deia eginez, honako galdera luzatu dute: "hori al den nahi dugun herria?".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide