Bertan behera gelditu da Zazpi Kurutze mendi martxa

Maxixatzen.eus 2020ko mai. 6a, 15:05

Parte hartzaileen eta herritarren segurtasuna lehenetsi du antolatzaile taldeak proba bertan behera uzteko. 2022an egingo dute aurten egin behar zuten XXIV. mendi martxa.

Bi urtetik behin ekainaren bigarren igandean egin ohi dute Zazpi Kurutze mendi martxa, eta 2020. urtea proba egiteko urtea zen. Ekainaren 14an ziren egitekoa XXIV. martxa, baina COVID-19aren pandemiak sortu duen egoera kontutan hartuta eta osasun agintarien gomendioak jarraituz, Zazpi Kurutze mendi martxako antolatzaileek mendi martxa bertan behera uztea erabaki dute.

"Parte hartzaileen eta herritarren segurtasuna lehenetsi" dute antolatzaileek aurtengo proba ez egiteko. Jakinarazi dute bi urte barru "inoiz baino indar gehiagorekin" itzuliko direla XXIV. Zazpi Kurutze Mendi Martxa antolatzera. 2022. urteko ekainaren bigarren igandean egingo dute, beraz, guztia ondo bada, XXIV. Zazpi Kurutze Mendi Martxa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide