Jende asko atera da kalera kirola egitera

Zazpi asteko konfinamenduaren ondoren, 14 urtetik gorako herritarrek gaur aurrenekoz kirola eta pasiera egitera kalera irteteko aukera izan dute. Jendeak ez du aukera hori galdu. Eguraldi ederra lagun, goizean goizetik jendetza irten da kalera Azkoitian, Espainiako Gobernuak ezarri dituen denbora tarte –06:00etatik 10:00etara– eta baldintzetan

Azkoitian jendez lepo bete dira bidegorri eta mendi bideak goizean goizetik. Zenbaitek parapentean, patinetan nahiz bizikletan ibiltzeko aprobetxatu dute. Bateko edo besteko kirola aukeratu, eskualdeko bizilagunek ez diote zaletasunak praktikatzeko eta azken asteetako itxialdia arintzeko aukerari ihes egiten utzi. 

Espainiako Gobernuak horrela erabakita, 10:00etan etxera itzuli behar izan dute denek, eta, orain,  arratsaldeko txanda noiz iritsiko zain gelditu beharko dute. 20:00etan berriro atera ahalko dute ariketa fisikoa egitera, 23:00ak arte. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide