Euskaraldia 2020

Bete ditzagun sareak esker on mezuekin

Maxixatzen.eus 2020ko api. 27a, 12:51

Ohiko egoeran, astelehena lan eguna izan ohi da askorentzat. Ezohiko egoera honetan, ordea, bada oraindik ere etxetik irten eta lanera joaten denik.

Gaurko proposamena etxean geratu behar garenon zaintzaile, laguntzaile, hornitzaile… diren horiei zuzendua dago. 

Proposamenari heldu eta parte hartzea erabakitzen baduzu, ez ahaztu egindakoa sareetara igotzea! Eta baliatu, beti bezala, sare sozialetan @euskaraldia kontua eta #EtxealditikEuskaraldira traola!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide