Death Cafe saioa izango da asteartean, Skype bidez

Maxixatzen.eus 2020ko api. 27a, 09:46

Hil honetako bigarren Death Cafe saioa antolatu dute. Bihar, apirilak 28, izango da 17:00etatik 18:30era. Larrialdi egoera tarteko, Skype bidez egingo dute.

Azkoitiko Death Cafe taldeak, Death Cafe saioa antolatu du biharko, apirilaren 28rako. Larrialdi egoera kontuan hartuta, Skype bidez egingo dute. 17:00etan hasi eta ordu eta erdiko saioa izango da. Heriotzaz hitz egiteko gunea da, eta bertan parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute  646 02 21 35 telefono zenbakira deituta.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide