Hasi dira umeak kalera ateratzen

Maxixatzen.eus 2020ko api. 26a, 11:13

Goizean, pixkanaka hasi da mugimendua sumatzen kaleetan. Hainbat haur eta gaztetxo atera da kalera gurasoek lagunduta.

Ikastetxeak itxi zirela 45 egun dira gaur, igandea, eta konfinamendu egoera arintzeko Espainiako Gobernuak hartutako lehen neurria gaur bertan sartu da indarrean: 14 urtetik beherako umeek eta gaztetxoek, ordubetez bada ere, kalera ateratzeko aukera dute aurrerantzean.

Goizean, pixkanaka hasi da mugimendua sumatzen kaleetan; hain zuzen ere, hainbat haur eta gaztetxo atera da kalera gurasoek lagunduta. Horiek etxetik kilometro bat urrundu ahal izango dute bestelako neurririk ezartzen ez duten bitartean, eta parkeetara ezingo dute joan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide