3x3 Futbol Festa ere, bertan behera

Maxixatzen.eus 2020ko api. 25a, 11:19
3x3 Futbol Festako irudi bat.

Azpeitia Cup-ek antolatuta, irailaren 4tik 6ra Azkoitian ziren egitekoak aurtengo 3x3 Futbol Festa. "Haur guztien segurtasuna bermatzeko", ordea, bertan behera utzi dute txapelketa. Izen-ematea eginda zutenei dirua bueltatuko zaiela jakinarazi dute antolatzaileek. 

Azpeitia Cup-ek bertan behera utzi du aurtengo 3x3 Futbol Festa. Hasieran, ekainaren 26tik 28ra bitartean Azkoitian ziren egitekoa aurtengo futbol festa, baina koronabirusagatik irailera atzeratu zuten; irailaren 4tik 6rako jarri zuten bigarren hitzordua, zehazki. Orain, ordea, bertan behera utzi dute egitasmoa. Antolatzaile taldeak Azkoitiko Udalarekin batera hartu du erabakia, nagusiki, "haur guztien segurtasuna bermatzeko".

Izena emanda zuten taldeei dirua itzuliko dietela adierazi du antolatzaileek; izena eman zuten leku berean eskuratu ahal izango dute ordaindutako zenbatekoa. Izen-ematea Internet bidez egin zutenenek, berriz, 682 17 63 81 telefono zenbakira deitu beharko dute. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide