Pintxo lehiaketa

Joana Estrellaren 'Ahuakate eta urdaiazpiko tosta' pintxoak irabazi du Maxixatzenen pintxo lehiaketa

Maxixatzen.eus 2020ko api. 23a, 21:00

Maxixatzen eta UKTko langileek osatu dute lehiaketako epaimahaia, eta Estrellaren 'Ahuakate eta urdaiazpiko tosta' pintxoak jaso ditu boto gehien.

Joana Estrella Benitez da Maxixatzen herri komunikabideak antolatutako pintxo lehiaketaren irabazlea. Ahuakate eta urdaiazpiko tosta izeneko pintxoa egin du Estrellak, eta berea izan da Maxixatzen eta UKTko langileen artean boto gehien jaso dituen pintxoa. Hori horrela, Estrellak Maxixatzen aldizkariaren eta Urola Kostako Hitza egunkariaren urtebeteko harpidetza irabazi ditu. Era berean, Maxixatzenek eskerrak eman nahi dizkie pintxoa bidali duten gainerako parte hartzaileei.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide