#EtxetikMundura

Bulego musika taldeko Tomas Lizarazu, etxetik mundura

Maxixatzen.eus 2020ko api. 23a, 20:00

Izaki Gardenak taldearen bertsioa eskaini du gaur Tomas Lizarazuk #EtxetikMundura egitasmorako.

Bulego taldeko Tomas Lizarazu abeslaria izan da gaur, osteguna, #EtxetikMundura egitasmoaren protagonista. Azkoitiko musikariak Izaki Gardenak taldearen musika elkarbanatu du entzuleekin #EtxetikMundura egitasmorako egindako bosgarren emanaldian, eta saioa ikusgai da Maxixatzen.eus-en.

Koronabirusaren eraginez hartu du UKTk #EtxetikMundura egitasmoa martxan jartzeko erabakia; izan ere, bertan behera utzita daude kultur emanaldi eta saioak. Sortzaileen jarduna etxeetara irits daitekeelakoan, baina, bideo bidezko formatuak erabiltzea erabaki du, sorkuntza herritarren etxeetara eramateko asmoz.

Tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide