Bulego taldeko Tomas Lizarazu izango da gaur bosgarrenez, #EtxetikMundura egitasmoan

Maxixatzen.eus 2020ko api. 23a, 13:20

Bulego taldeko Tomas Lizarazu abeslariak bosgarren emanaldia eskainiko du gaur #EtxetikMundura saiorako. Gaurkoan Izaki Gardenak musika taldearen abesti bat eskainiko du Azkoitiko musikariak.

Bosgarren musika emanaldia eskainiko du Bulego taldeko Tomas Lizarazu abeslariak gaur, osteguna, #EtxetikMundura saioan, 20:00etan hasita. Bulego taldeko abeslariak euskal kantu ezagun baten bertsioa egingo du.

Tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide