Milaka ikaslek gaur helduko diete berriro ikasketei etxetik

Aste Santuko oporraldia bukatuta, ikastetxeetako, Lanbide Heziketako eta unibertsitateko milaka ikasle berriz ere martxan hasi dira gaur. Etxetik jarraitu beharko dute ikasten.

Aste Santuko oporraldia gaur amaitu da ikasleentzat, eta berriro ere ikasketa prozesura itzuli dira eskualdeko milaka eta milaka ikasle. Ikastetxeetako haurrek eta gaztetxoek ez ezik, Lanbide Heziketako nahiz unibertsitateko ikasketak egiten ari direnek ere gaur ekingo diote berriro ikasturteari. Dena dela, ezohiko moduan jarraitu beharko dute ikasten: etxetik.

Egoera honetan, selektibitatea egin behar duten ikasleak ari dira nabaritzen zailtasunik handienak. Uztailaren 6tik 8ra bitartean egingo dute azterketa horren lehen deialdia, eta uztailaren 20tik 22ra ezohiko deialdia. Gaiaren inguruan erreportajea osatu zuen joan den astean UROLA KOSTAKO HITZAk.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide