Apirileko Feria, Kopako finala eta danborrada, batean

Konfinamenduak ez dio erasan azkoitiarren umoreari, eta festarako aukera guztiak baliatzen dituzte. Baztarrikaldeko bizilagunek, esaterako, egitarau bete-betea izan zuten atzo. Goiz partean balkoiak eta leihoak apaintzen aritu ziren, eguerdian ospatu zuten Apirileko Feriarako, eta Realeko eta Athleticeko ikurrik ere ez zen falta izan, berez Espainiako Kopako finala jokatu behar zuten bi taldeei babesa adierazteko. Arratsaldean, berriz, danborrada egin zuten herriko gainerako auzoetako bizilagunen moduen. Realeko ereserkia danbor hotsez lagunduta, bideoan.   

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide