Debekua kendu osteko lehen azoka egin dute

Maxixatzen.eus 2020ko api. 18a, 12:42

Baserritarren azokak egiteko debekua bertan behera utzi osteko lehen azoka egin dute gaur Azkoitian, eta herritarrek erantzun egin dute, jende asko ibili baita.

Joan den larunbatean ez zuten baserritarren azokarik egin herrian, Eusko Jaurlaritzak azoka horiek egitea debekatu zuelako. Hainbat eragileren eta herritarren presioak, baina, atzera egitera bultzatu zuen, eta egun gutxiren buruan berriz baserritarren azokak baimentzea erabaki zuen. Azkoitian gaur egin dute debekua kendu osteko lehendabiziko azoka, eta herritarrek sekulako erantzuna eman dute, inoiz baino jende gehiago ibili delako. Hori bai, koronabirusa hedatzea saihesteko eta osasuna babesteko beharrezko neurri guztiak hartuta egin dute azoka, udaltzainen zaintzapean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide