#EtxetikMundura

Nestor Cruz musikaria, gaur Etxetik Munduran

Maxixatzen.eus 2020ko api. 17a, 20:00

Musikari azkoitiarra da gaur #EtxetikMundura saioko protagonista. 20:00etatik aurrera dago saioa ikusgai.

Musika emanaldia eskaini du gaur, ostirala, Nestor Cruz musikari azkoitiarrak #EtxetikMundura saioan, 20:00etatik aurrera ikusgai dago Maxixatzen.eus webgunean.

Tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide