Nestor Cruz musikariaren emanaldia, gaur #EtxetikMundura egitasmoan

Maxixatzen.eus 2020ko api. 17a, 12:37

Musikari azkoitiarra izango da protagonista gaurko #EtxetikMundura saioan. Emanaldia ikusgai izango da Maxixatzen.eus-en 20:00etatik aurrera. 

Musika emanaldia eskainiko du gaur, ostirala, Nestor Cruz musikari azkoitiarrak #EtxetikMundura saioan, 20:00etan hasita, eta ikusgai izango da Maxixatzen.eus webgunean.

Tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide