Mangaixue BTT lasterketa aurten ez da jokatuko

Maxixatzen.eus 2020ko api. 17a, 11:54

Irailaren 12rako antolatzeko asmoa zuten Mangaixueren V. edizioa. Koronabirusa tarteko sortu den egoera kontuan hartuta, ordea, bertan behera uztea erabaki dute antolatzaileek.

Aurten ez da jokatuko Mangaixue mendi bizikletako probarik. Antolatzaileek irailaren 12rako antolatzeko asmoa zuten Mangaixueren bosgarren edizioa. Hori antolatzeko lanak, ordea, lehenagotik hasi behar izaten dituzte, eta koronabirusak sortu duen larrialdi egoera tarteko ez dakite denbora tarte honetan zertarako aukera izango duten. Hori kontuan hartuta, aurtengo proba bertan behera uztea erabaki dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide