Azkarateko hondakin gunea

Lapiko-jotzea egiteko beste arrazoi bat

Lourdes Alboniga 2020ko api. 16a, 12:05

Lourdes Albonigak honako gutun hau bidali du Maxixatzenera: 'Lapiko-jotzea egiteko beste arrazoi bat'.

Asko gara egunero 21:00etan bost minutuko lapiko-jotzea gure etxeetatik egiten dugun herritarrak. Ez da erraza izaten publikoki gure iritzia ematea; zailagoa gure iritzia zerbaiten kontra edo norbaiten kontra baldin bada; zailagoa zerbait edo norbait hori ezaguna, laguna edota auzokidea baldin bada. Horregatik, meritu handia ematen diot ekintza honi.

Badakit bakoitzak balkoira irteteko bere arrazoia duela eta ziur aski guztiak ez direla berdinak izango. Agian irteten ez direnek oraindik ez dute zarata egiteko arrazoirik aurkitu, eta horregatik bururatu zait hau idaztea.

Maxixatzenen irakurri dut Azkarate inguruko hainbat bizilagunek Azkoitiko Udalari bilera bat egiteko eskatu diotela. Bada, hori izan daiteke zarata egiteko beste arrazoi bat: udalak auzokideekin bilera egin arte, egunero irtengo naiz.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide