HARA! Bulego taldeak beste bi single berri kaleratu ditu

Maxixatzen.eus 2020ko api. 12a, 16:11
Bulego taldeko boskotea. (Argazkia: Bulego)

Bulego talde sortu berriak beste bi single berri kaleratu ditu. 'Hegan' lehen lanaren ondoren 'Datorrena datorrela' aurkeztu zuen joan den astean, eta gaur kaleratu du 'Biok' izeneko abestia.

Bulego taldeak lanean jarraitzen du konfinamendu garaian egonagatik. Hegan izeneko singlea kaleratuta aurkeztu zuen bere burua Azkoitiko musika taldeak. Joan den astea, berriz, Datorrena datorrela izeneko abestia kaleratu zuen, eta gaur, igandea, Biok abestia eman du ezagutzera. Taldekideek azaldu dutenez, astero abesti bat argitaratzeko du Bulego taldeak.

Biok abestia:

Datorrena datorrela abestia:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide