Balkoiak eta leihoak, Aberri Eguneko aldarri

Maxixatzen.eus 2020ko api. 12a, 12:21

Gaur, apirilak 12, Aberri Eguna ospatzen ari dira euskal herritarrak. Konfinamendu garaian  balkoietan eta leihoetan hainbat aldarrikapen egin dira, eta gaur, ikurrina eta Nafarroako bandera asko zintzilikatu dituzte herritarrek.

Gaur, apirilak 12, Aberr Eguna da Euskal Herrian. Gainerako euskal herritarrekin batera, azkoitiar askok zintzilikatu dituzte ikurrinak, Nafarroako banderak eta gorri, berde eta zuri koloreko oihalak etxeko leihoetan eta balkoietan. Askok eskuz marraztuta, batzuk oihalak moztu eta josita, eta besteek aurrez etxean zituztenak aterata, baina herriko gune guztietan ikusi dira ikurrak.

Euskal Herria Batera ekimenak ikurrinak eta Nafarroako banderak balkoi eta leihoetara ateratzera animatu ditu herritarrak. 12:30ean, minutu bateko isilunea gorde da Azkoitiko hainbat txokotan hildakoen omenez, eta gero, Txoria txori eta Ikusi mendizaleak kantuak abestu dituzte.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide