Irailera atzeratu dute 3x3 Futbol Festa

Maxixatzen.eus 2020ko api. 11a, 11:35
Iazko futbol festaren irudi bat.

Ekainaren 26tik 28ra ziren egitekoak aurten Azkoitian 3x3 Futbol Festa, baina egoera orduan nola egongo den "inork ziurtatu ezin" dienez, antolatzaileek atzeratzea erabaki dute.

3x3 Futbol Festa irailera atzeratu dute. Ekainaren 26tik 28ra bitartean ziren egitekoa aurtengo futbol festa, baina antolatzaileek atzeratzea erabaki dute, egun horietan egoera zein izango den "inork ziurtatu ezin" duelako. Azkoitiko Udalarekin adostuta, antolatzaileek jakinarazi dute irailaren 4tik 6ra bitartean jokatuko dituztela futbol partidak Azkoitiko plazan. Antolatzaileek, era berean, azaldu dute "jakitun" direla egutegi aldaketak sor ditzakeen "arazoak" zein diren, baina "lehentasuna haurren osasuna eta segurtasuna" direla.

Maiatzaren 15ean amaitzen zen futbol festan izena emateko epea, baina egoera berriak eraginda, uztailaren 1era arte luzatu du antolakuntzak. Futbol Festan parte hartu nahi dutenek Azpeitia Cup txapelketaren webgunean, edota Azkoitiko Plaza Berri Sport eta Ñam-ñam dendetan eta Azpeitiko Ufito dendan egongo diren izen-emate orrietan eman dezakete izena. Izena ematen duen jokalari bakoitzak hamabi euro ordaindu beharko du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide