Patxadan

Nola dago Izarraitz egunotan?

Maxixatzen.eus 2020ko api. 11a, 10:08

Herritarrek egunotan Izarraitz ingurua nola dagoen ikus dezaten, Erlo Telebistak hainbat irudi jaso ditu bideoan, #Patxadan telebista saioaren bigarren atalerako.

Etxetik atera gabe naturan eta herriko kaleetan murgildu ahal izateko, Urolako Komunikazio Taldeak telebista proiektu bat jarri zuen martxan duela gutxi: #Patxadan izenekoa. Izan ere, patxadan, lasai eta presarik gabe kontsumitzeko pentsatutako ikus-entzunezko piezak dira eskainiko diren lanak. Ideia oso sinplea da: pantaila aurrean esertzea, eroso jartzea, burua hutsik uztea, zentzumenak piztea, paisaian murgiltzea, irudietan ikusten eta entzuten dugunarekin bat egitea, sentitzea… eta erlaxatzea. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide