Djuniet Astigarragaren musika doinuak entzuteko aukera izango da gaur

Gaur, ostirala, Djuniet Astigarraga musikariaren doinuak entzuteko aukera izango da #EtxetikMundura saioan.

Djuniet Astigarraga musikaria izango da gaurko prostagonista #EtxetikMundura saioan. Hainbat doinu eskainiko ditu 20:00etatik aurrera musikari azkoitiarrak.

Urolako Komunikazio Taldea (UKT) osatzen duten gainerako hedabideek ere prestatu dituzte tokian tokiko emanaldiak. Karkararen, Baleikeren, Uztarriaren eta Zarauzko Hitzaren webguneetan ere izango dira saioak, eta den-denak ikusgai izango dira Urola Kostako Hitzaren eta Erlo Telebistaren webguneetan.

Tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide