#EtxetikMundura

Djuniet Astigarragaren musika doinuak, etxetik mundura

Maxixatzen.eus 2020ko api. 10a, 19:59

Gaur, ostirala, Djuniet Astigarraga musikariaren doinuak daude entzungai #EtxetikMundura saioan.

Djuniet Astigarraga musikaria da gaurko prostagonista #EtxetikMundura saioan. Hainbat doinu eskainiko du musikari azkoitiarrak.

Urolako Komunikazio Taldea (UKT) osatzen duten gainerako hedabideek ere prestatu dituzte tokian tokiko emanaldiak. Karkararen, Baleikeren, Uztarriaren eta Zarauzko Hitzaren webguneetan ere izango dira saioak, eta den-denak ikusgai izango dira Urola Kostako Hitzaren eta Erlo Telebistaren webguneetan.

Tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide