San Jose egoitzako egoiliarrak eta langileak gaur, etxetik munduran

Maxixatzen.eus 2020ko api. 9a, 12:21

20:00etan izango da #EtxetikMundura saioa ikusgai, Maxixatzen.eus-en. Gaur, osteguna, San Jose egoitzako egoiliarrek eta langileek elkarrekin egindako bideoa ikusi ahal izango da.

Bertso saioa eskainiko dute San Jose egoitzako egoiliarrek eta langileek gaur, osteguna, #EtxetikMundura saioan, 20:00etan hasita. Asmakizunak ere abestuko dituzte hainbat egoiliarrek.

Urolako Komunikazio Taldea (UKT) osatzen duten gainerako hedabideek ere prestatu dituzte tokian tokiko emanaldiak. Karkararen, Baleikeren, Uztarriaren eta Zarauzko Hitzaren webguneetan ere izango dira saioak, eta den-denak ikusgai izango dira Urola Kostako Hitzaren eta Erlo Telebistaren webguneetan.

Tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide