#EtxetikMundura

San Jose egoitza, etxetik mundura

Maxixatzen.eus 2020ko api. 9a, 19:59

San Jose egoitzako egoiliarrek eta langileek elkarrekin egin dute gaurko #EtxetikMundura saiorako bideoa.

San Jose egoitzako egoiliarrek eta langileek bideo bat egin du Maxixatzeneko #EtxetikMundura saiorako. Bertsotan hasi dute bideoa, eta asmakizunak bertsotan egin dituzte.

Koronabirusaren eraginez hartu du UKTk #EtxetikMundura egitasmoa martxan jartzeko erabakia; izan ere, bertan behera utzita daude kultur emanaldi eta saioak. Sortzaileen jarduna etxeetara irits daitekeelakoan, baina, bideo bidezko formatuak erabiltzea erabaki du, sorkuntza herritarren etxeetara eramateko asmoz.

Tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide