#EtxetikMundura

Bulego taldeko Tomas Lizarazu, Etxetik Mundura

Maxixatzen.eus 2020ko api. 8a, 19:58

Bulego taldeko Tomas Lizarazu abeslariak bere hirugarren saioa eskaini du gaurko #EtxetikMundura saioan.

Bulego taldeko Tomas Lizarazu abeslaria izan da gaurko #EtxetikMundura egitasmoaren protagonista. 20:00etan hasita.

Koronabirusaren eraginez hartu du UKTk #EtxetikMundura egitasmoa martxan jartzeko erabakia; izan ere, bertan behera utzita daude kultur emanaldi eta saioak. Sortzaileen jarduna etxeetara irits daitekeelakoan, baina, bideo bidezko formatuak erabiltzea erabaki du, sorkuntza herritarren etxeetara eramateko asmoz.

Tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide