#EtxetikMundura

Itziar Eliasen bakarrizketa saioa, etxetik mundura

Itziar Elias aktorea izan da gaurko protagonista #EtxetikMundura egitasmoan.

Itziar Elias aktorea izan da gaurko protagonista #EtxetikMundura egitasmoan. Elias Kontxitaren azalean jarri da gaur umorezko bakarrizketa saioa eskaintzeko.

Urola Komunikazio Taldeko (UKT) tokiko gainerako hedabideetan ere beste hainbat saio ikusi ahal izan dira gaurkoan. Uztarria.eus-en Ainhoa Martinek eta Aitor Narbaizak musika emanaldia eskaini dute, Zarauzkohitza.eus-en Twin Jackal Taldeak Londresko etxeetatik eskainitako emanaldi akustikoa izan da ikusgai eta Karkara.eus-en Ane Erkizia musikariarena. 

Koronabirusaren eraginez hartu du UKTk #EtxetikMundura egitasmoa martxan jartzeko erabakia; izan ere, duela hiru astez geroztik bertan behera utzita daude kultur emanaldi eta saioak. Sortzaileen jarduna etxeetara irits daitekeelakoan, baina, bideo bidezko formatuak erabiltzea erabaki du, sorkuntza herritarren etxeetara eramateko asmoz.

Tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide