Apirileko Death Cafe saioa 'online' egingo dute

Maxixatzen.eus 2020ko api. 5a, 15:00

Koronabirusagatik ezarri duten larrialdi egoera tarteko, apirileko Death Cafe saioa online egitea erabaki dute. Apirilaren 11n izango da, 11:00etatik 12:30era. Aurrez izena eman behar dela adierazi dute saioaren antolatzaileek.

Hil honetako, apirileko, Death Cafe saioa online egingo dute, Skype bidez, hain zuzen ere. Saiorako hitzordua apirilaren 11n, larunbatean, jarri dute. 11:00etan hasi eta 12:30ak bitartekoa izango da. Saio horretan parte hartzeko aurrez izena eman behar da 646 02 21 35 telefono zenbakira deituta.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide