Txetxu Urteaga azkoitiar deportatua hil da Venezuelan

Maxixatzen.eus 2020ko api. 2a, 18:57
Txetxu Urteaga.

Urteagak 1979an egin zuez ihes, eta 1984en hartu zuten atxilo Frantzian. 1984ko maiatzean Frantziako agintariek Venezuelara deportatu zuten, eta han hil da minbiziaren ondorioz. Urteagaren heriotzaren harira, Sortuk "maitasuna eta elkartasuna" helarazi die Urteagaren familiari. 

Jesus Ricardo Urteaga Txetxu azkoitiar deportatua zendu da gaur, osteguna, Venezuelan, minbiziaren ondorioz. Urteagak 1979an egin zuez ihes Azkoititik, eta 1984en hartu zuten atxilo Frantzian. 1984ko maiatzean Frantziako agintariek Venezuelara deportatu zuten, frantziar baimen batekin eta turista bisatuarekin. Orduz geroztik han bizi izan da, minbiziak hil duen arte.

Urteagaren heriotzaren harira, Sortuk "maitasuna eta elkartasuna" helarazi dio Urteagaren familiari. Era berean. Sortuk elkartasuna adierazi nahi izan die "euskal iheslari zein deportatu guztien familiei nahiz oraindik espetxea eta deserria pairatzen ari direnei". 

"Bada garaia deportazioarekin amaitzeko. Frantziako eta Espainiako gobernuek bere egunean neurri hori [deportazioa] abiaraztea erabaki zuten moduan, bada garaia 36 urte geroago indargabetzeko", adierazi du Sortuk. Horren harira, alderdiak azpimarratu du Euskal Herrian "bizikidetza osasuntsu" eta "normalizatu" bat ahalbidetuko duen markoa eraikitzeko "ezinbesteko osagaietako bat" dela deportaturik, iheslaririk eta presorik ez egotea. "Norbaitek uste al du kontrakoa posible dela? Bada ordua norabide horretan urratsak egiteko, askatasunean, justizian eta demokrazian oinarritutako bizikidetza markoa eraikitzeko testuingurua gauzatu dadin, eta eztabaidak modu baketsu eta demokratikoan gainditzeko bideak izan daitezen".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide