Etxean kirola egiteko aholkuak, Ainhize Azpiazuren eskutik

Maxixatzen.eus 2020ko api. 2a, 16:49

Ainhize Azpiazu Azkoitiko kirol orientzatzaileak hainbat aholku eman ditu konfinamenduan ariketa fisikoa egin ahal izateko.

Alarma egoera dela-eta etxetik atera gabe egin daitezkeen hainbat ariketa proposatu ditu bideo batean Ainhize Azpiazu Azkoitiko kirol orientatzaileak. Goizean ariketa kardiobaskularrak egitea aholkatzen du Azpiazuk; arratsalderako, berriz, muskuluak lantzeko beste hainbat ariketa proposatu ditu azkoitiarrak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide