Bertsolariak, gaurko saiorako prest

Maxixatzen.eus 2020ko api. 2a, 10:23

Eneritz Artetxe, Jokin Uranga, Beñat Lizaso, Jon Gurrutxaga eta Iñigo Mantzizidor 'Mantxi' bertsolariek zuzeneko saioa eskainiko dute gaur, Hangouts-en bidez. 'Maxixatzen.eus'-en ikusi ahal izango da saioa, 18:30ean hasita. 

Bertso saio berezia eskainiko dute Eneritz Artetxek, Jokin Urangak, Beñat Lizasok, Jon Gurrutxagak eta Iñigo Mantzizidor Mantxik gaur, osteguna, Urolako Komunikazio Taldeko hedabideetan. Herritarrek bidalitako gaien nahiz bestelakoen bueltan ariko dira kantuan horiek, Jon Zaldua gai-jartzailearen gidaritzapean. Bertsolariak dagoeneko prest dira; izan ere, atzo egin zuten streaming-eko konexio proba denek. Konfinamenduan egonik, zuzenean eta Hangouts-en bidez egingo dute saioa, eta 18:30ean hasiko da. Maxixatzen.eus-en ere ikusi ahal izango da emanaldia zuzenean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide