Bulego taldeko Tomas Lizarazuk saioa eskainiko du gaur #EtxetikMundura saioan

Maxixatzen.eus 2020ko api. 1a, 16:16

20:00etan izango da #EtxetikMundura saioa ikusgai, Maxixatzen.eus-en. Gaur, Bulego musika taldeko Lizarazuk euskal kantu baten bertsioa egingo du saiorako.

Musika saio bat eskainiko du Bulego taldeko Tomas Lizarazu abeslariak gaur, asteazkena, #EtxetikMundura saioan, 20:00etatik aurrera. Bulego taldeko abeslariak euskal kantu ezagun baten bertsioa egingo du.

Urolako Komunikazio Taldea (UKT) osatzen duten gainerako hedabideek ere prestatu dituzte tokian tokiko emanaldiak. Karkararen, Baleikeren, Uztarriaren eta Zarauzko Hitzaren webguneetan ere izango dira saioak, eta den-denak ikusgai izango dira Urola Kostako Hitzaren eta Erlo Telebistaren webguneetan.

Tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide